Albisteak

Udalaren webgune municipal 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Ziortza-Bolibarko Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Ziortza-Bolibarri buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.ziortza-bolibar.com helbidean ikusi daitekeela -orain arte bezalaxe-, ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira Simón Bolívarri buruzko informazioa, ibilbideak, bolibartarren telefonoen gida eta mapa interaktiboa.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.