Albisteak

 

Ziortza-Bolibarko Udalak eskainiko duen WIFI zerbitzuaren helburua herritarrei Interneteko WEB guneetan nabigatzeko eta korreo elektronikoa erabiltzeko beharrezkoa den oinarrizko konektibitatea ematea da. Hirigunean zehar antenak ipini dira ahalik eta azalera handienean estaldura lortu ahal izateko, baina herritarrek egiaztatu beharko dute euren eremuetan estaldurarik baduten ala ez. WIFI sare hau WifiBolibar deitzen da eta oinarrizko konektibitatea ziurtatzeko, herritarrek seinalearen % 30a jasotzen dutela frogatu beharko dute (seinale ona). Udalak ez du estaldura edukitzea bermatzen, beraz, zerbitzua eskatu aurretik herritarrak berak egin beharko ditu beharrezkoak diren egiaztapenak. Kuota ordaindu izanak ez du konexioa ziurtatzen, hau haririk gabeko teknologipean dagoelako.

Kuota ordaindu izanak, erabiltzaile bakoitzak gehienez bi gailu erabiltzea ahalbidetuko du. Horretarako erabiltzaileek ekipoen MAC helbidea eman beharko dute.

Zerbitzu honek Interneteko oinarrizko nabigazioa eta korreo elektronikoa erabiltzea eskainiko ditu. Guztiz debekatuta dago beste edozein helburutarako erabiltzea. Hori gertatuko balitz eta antzeman ezkero erabiltzaileak beste helburu batzuetarako erabili duela astebete saretik kanpo utziko da. Bigarren ohartarazpen batek zigorra hilebetekoa izatea suposatuko du eta hirugarren batek saretik betiko kanporatzea eragingo du.

Estaldura gutxi dagoen eremuetan, enpresa instalatzaileak estaldura hori hedatzeko gailuak eman ditzazke, baina honek ez du bermatuko hirigune guztian zerbitzua, zeren beti ere haririk gabeko estaldurapean egongo da zerbitzua.

 

Oharra