Albisteak

 

Jaiak Zeinke-Ziarregin: Madalen Jaiak 2016. Uztailaren 23an, 24an eta 25ean.

Larunbatean, hilak 23, mus txapelketarekin batera hasiko dira jaiak (16.30ak), gaueko 21.30ean afari herrikoia izango da eta 23.30ean erromeria.

Igandean, hilak 24, eguerdiko 12.30ean meza izango da, arratsaldeko 17.00etan brixka txapelketa eta, azkenik, arratsaldean bolo txapelketa izango da (18.30ean). Gauez otzara zozketatuko da.

Astelehenean, hilak 25, eguerdiko 12.30ean izango da meza eta, geroago, umeentzako jolasak izango dira.

Ikusi egitaraua osorik (PDF 209KB)