Albisteak

 
Urriaren 19a, larunbata, 12:00etan, "Bolibarko plazatik Ziortzako Klaustrora" izeneko ibilbide gidatua egingo da. Oinez egingo den ibilbidean, Ziortza-Bolibarko ondare materiala eta inmateriala azalduko dira. Donejakue Bidea erabiliz, Ziortzako multzo erlijiosora hurbilduko gara. Zerutxu dantza taldeak, Ziortzako Monasterioan, andrazkoen aurreskua eskainiko du. Historian zehar gizarte-eginkizun ezberdinak bete izan dituen dantza: gazteen arteko jolasaldietan eta, ohitura ospetsuetan, agintariek beraien jabetasunaren erakusgarri erabili izan duten dantza. Amaieran, monjeek 13:30ean egiten duten otoitzean (Sesta) parte hartzeko aukera egongo da.

Ekintza hau Ondarearen Europako Jardunaldien parte da.

Hizkuntza: Euskara | Gaztelania
Elkargunea: Simon Bolibar Museoa
Eguna eta ordua: Urriaren 19a, larunbata, 12:00etan
Antolatzailea: Simon Bolibar Museoa
Informazioa eta erreserbak: 946 164 114 | info@simonbolivarmuseoa.comwww.bizkaikoa.bizkaia.eus/jep
Leku-kopuru mugatua.

 Txosten informatiboa (PDF 7,13MB)