Herria

Historiaren ondare bizia. Horrela definitu daiteke Ziortza-Bolibar. 2004ko azaroaren 30ean berriro ere udalerri izaera berreskuratu zuen, 35 urteko anexio derrigortuaren ostean. Baina aspalditik, oso aspalditik, datoz Ziortza-Bolibarko historiaren oihartzunak. Bolibarren lehen berri dokumentatua 1051ekoa da.

Bolibar. Boluen Ibarra. Errotekin, ur soinuagaz, lotutako bailara. Kostaldetik doan Done Jakue bidearen baitan toki historiko garrantzitsuenetakoa da Ziortza, Bizkaiko Erdi Aroko eliz egoitza esanguratsuena ere bera izan zen. Bolibar, berriz, Amerikako Askatzailearen jatorria. Gaur egin, Bizileku lasai eta euskalduna da Ziortza-Bolibar. Bisitan datorrenari historia ikutzeko aukera ere zabal-zabalik eskaintzen dion herria.

Errotarria

Zabalera: 18km2.

Biztanleak: 429.

Kokapena: Markola ibaiaren inguruan eta Oiz mendiaren magalean dago. Iparraldean Aulesti eta Markina-Xemein ditu mugakide; hegoaldean Mallabia eta Berriz; ekialdean Markina-Xemein eta mendebaldean Munitibar-Gerrikaitz.

Auzoak: Bolibarko herriguneaz gain, Ziortza-Goierria, Zeinka-Zearregi, Arta eta Iruzubieta.

  • Udalmap Ziortza-Bolibar
  • Lea-Artibai Amankomunazgoa
  • Bizkaia.eu posta kontua