Oinezkoentzako ibilbidea

Badago oinezko ibilbide markatu bat (PR-BI-140), herriko ondareen altxorra ezagutzeko aproposa. Honakoak dira ibilbide zirkularraren ezaugarriak:

  • Ibilbidea: Bolibar – Ziortza – Gerrika – Zeinka – Bolibar.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Garaiera aldea: 220 metro.
  • Erreferentzia puntuak: Irteera Bolibar herriko plazan / Ziortzara doan bidarri zaharra hartu / Ziortzako kolegiata zeharkatu, eta atzeko aldean Gontzugarai-Gerrikaitzerako PR bidea jarraitu / Gontzugarain errepidea zeharkatu eta Gerrika auzorako bidea hartu / Gerrika auzunean eskumarantz hartu, Ziarregi auzora / auzobidea jarraituta, Zeinka auzora jaitsiko gara, eta handik PR bidea jarraituta Bolibar herriraino jaitsiko gara.

Ziortza-Bolibarko mapa