Done Jakue Bidea

Harri bidea

Ziortza-Bolibar Harribideak egituratzen du. Kaltzada edo Harribidea, Santiago de Compostelara (Galicia) Kostako Bidea erabiliz joaten diren erromesentzat beti izan da erreferentzia garrantzitsua.

Kostako Bidea, Gipuzkoa zeharkatu ondoren, Lea-Artibaiko eskualdean sartzen da. Eskualde honetan, erromesak Bolibarrera heltzen dira eta hemendik, harribidea dela medio, Ziortzara joaten dira.

Erromesak Ziortzan harrera izaten zuten, ospitale bat zegoen eta. Erdi Aroan erromesen babesleku izan zen eta, zalantzarik gabe, ospitale honek Diego Irusta (1485-1563) abade zela ezagutu zuen momentu onena. 1526an suak kalteak sortu ondoren Diego Irusta abadeak berreskuratzea lortu zuen.

Ziortza-Bolibartik, erromesa ondo tratatu ondoren, Kostako Bideak Bilboraino jarraitzen du, Munitibar, Gernika, Larrabetzu, Derio eta Sondika zeharkatu ondoren.

  • Lea-Artibai Amankomunazgoa
  • Lea-Artibaiko Turismoa
  • Santiago Bidea
  • Kale-izendengia
  • Google maps