Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak agiten ari diren obren gauzatze epearen luzapena eskatuko du.
Luzapen honek hirigintza lizentziek ezarritako zenbait eperen edo denboren handitzea edo atzerapena suposatzen du, hauen hasierari, etenaldi edo bukaerari dagokionez.
Sustatzaileak epearen luzapena premiatu dezake, lizentziaren baldintza orokorretan edo proiektuaren onarpenean aurreikusitako zehaztapenen arabera, beti ere antolamendu baliabidean aurreikusitako epea gainditu ezean.
Aurkezpen epea, eskaintza bakoitzeko interesdunak aurkezten dituen eskaintzen baldintza-agiri eta erabakitako epeen araberakoa izango da.
Lizentziak efektu gabe geratuko dira ez badira betetzen baldintzen menpeak, kasu horretan eskatutako luzapena ezin izango da onartu.
Era berean, luzapena ez da onartuko baldin eta, obrak hasi baino lehen, jatorrizko lizentziaren ematearen baldintzak desagertuko balira, edo ukapena bidezkotuko luketen baldintza berri batzuk bat-batean gertatuz gero.
Izapide hau jatorrian emandako epeetan, hasierari edo gauzatze bukaerari eman gabeko obren lizentzien titularren pertsona fisikoei zuzenduta dago.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ziortza-bolibar.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Domingo Ugartetxea, 3 - 48278 (Ziortza-Bolibar)en kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ziortza-Bolibar Udaleko telefono honetara: 94 616 57 27.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.