Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak sailkatutako (gogaikarria, kaltegarria, osasungaitz edo arriskutsua) edo sailkaturik gabeko jarduerarako irekitze lizentzia eskuratzeko eskaria egingo du.
Izapide hau egiteko ezinbestekoa da irekitze lizentziaren emakida tasaren ordainagiria eranstea.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Txostena
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
- Ingurumen inpaktuaren azterketa
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.ziortza-bolibar.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Domingo Ugartetxea, 3 - 48278 (Ziortza-Bolibar)en kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ziortza-Bolibar Udaleko telefono honetara: 94 616 57 27.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.