Informazioa
Izapide honen bidez hirigintzako araubideari buruzko oinarrizko informazioa eskura daiteke. Informazio hori lursailetan, helburu jakinetarako eremuetan eta sektoreetan aplikagarri izan daiteke. Pertsona Fisiko eta Juridikoei zuzendutako izapidea da.
Legezko informazioa
• Indarrean dagoen Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko Hirigintza-Arauak.• Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.• Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua.• Hiria Antolatzeko Plan Orokorra.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.www.ziortza-bolibar.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.Domingo Ugartetxea, 3-an (Ziortza-Bolibar) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira. Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ziortza-Bolibarko Udaleko telefono honetara: 946 165 727Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.