Informazioa
Izapide honen bidez, herritarrak Udaletxeari helaraziko dizkio herriko alderdiei edota Udal Zerbitzuei buruzko kexak, iradokizunak eta oharrak.
Legezko informazioa
• Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.www.ziortza-bolibar.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.Domingo Ugartetxea, 3-an (Ziortza-Bolibar), kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira. Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Ziortza-Bolibarko Udaleko telefono honetara: 946 165 727Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.