Simón Bolívar

Simón Bolívar erretratua

Bolibarko Simón, Simón Zaharra, Ameriketara doa, Santo Domingora. XVI. mendea bere erdietan dago, eta euskal emigrazioaren aintzindariak fortuna bila doaz, Atlantikoa zeharkatura. Errementarikua baserriko semeak ez zekien bere ondorengo batek Bolibarren izena Amerika osora zabalduko zuenik. Simón Bolívar 1783an jaio zen Venezuelako hiriburuan. Amerikako Askatzaile handia deituko zioten, Panaman, Bolivian, Ekuadorren, Perun, Venezuelan eta Colombian lurraldeon independentziaren alde hainbat borroka lideratu zuelako.

Venezuelako gobernuak Simón Bolívarren omenezko oroitarria ezarri zuen 1927an Bolibarko plazan, Pedro Ispizuak egina. Beranduago, 50eko hamarkadan, Bolibarko herri eskola eraikitzeko diru laguntza emango zuen Venezuelak, baita frontoia berea ere. Bolívartarren dorretxea egondako lekuan, XVI: mendeko jauregia dago, Pizkunde erakoa. Mantentzen dituen bi leihoetako batean 1542 data ageri da.

1983an, Simón Bolívarren jaiotzaren 200. urtemugaz bat eginda, ireki zituen bere ateak Simón Bolívar museoak. Bestan, solairu bat Bolibar eta bere inguruetako Erdi Aroko bizimodu eta ondareari dago eskainita, eta bestean, berriz, Simón Bolívarren figura ematen da ezagutzera modu didaktiko eta ikusgarrian.

  • Simón Bolívar Museoa