Leku sakratuen mapak aztarna ikusgarriak utzi ditu Ziortza-Bolibarko lurretan. Magiaz betetako muinoak dira kasu guztietan: Artako San Pedro, Zeinkako Madalena eta Gerrikako Santa Luzia aspaldi-aspaldiko gurtza lekuak dira, eta denboraren dimentsio hori transmititzen dute.