Ziortza-Bolibar elizatea mundu guztian ezagutzera emateko baliatu nahi dugu orrialde hau. Herri xume honen izena biziki ezaguna da Hego Amerikan bertako mugimendu askatzailearen ikur gisa eta bolibartarrok oso harro sentitzen gara horretaz.
Leiho hau erabiliko dugu gure errealitate kulturala, nortasun euskalduna edota bertako txokoak lau haizetara zabaltzeko. Horrez gain, urtero gerturatzen den ehundaka bisitarik gu oroitzeko arrazoiak izan ditzan baliatuko dugu gune hau.
Munduan sakabanatuak dauden eta beren herria gogoan duten bolibartarrek ere, orrialde honi esker, herriko egunerokotasuna eta errealitate soziala ezagutu ahal izango dituzte.
Azken batean, garen modukoak azaldu nahi dugu jendaurrean, bere jendeaz, kulturaz edota sustraiez harro dagoen herri gisa, baina aldi berean, etorkizuna ausardiaz begiratuz eta konfiantza hobetuz.
Alberto Garro Uribe
Ziortza-Bolibarko Alkatea