Kirola

Frontoia

Ziortza-Bolibarko frontoia oraintsu birmoldatuta, 1927. urtekoa da. Ameriketako frontoietara joan aurretik, herriko hainbat pelotarik entrenatu dute bertan. Frontoi honetan hasi ziren, besteak beste, Ivan Osa, Andoni Arriaga, Ernesto Arriaga, Fernando Lejardi, Aitzol Larruskain, Santi Olabe eta, bost aldiz munduko txapeldun izan den Jose Antonio Illoro, Txikito de Bolibar.

Erreserbak: 946 165 272 (Kanpape)

Frontoiko sarrera Kantxa

Bolatokiak

Artako Emeterio eta Zeledonio santuen baselizan eta Zeinka-Zearregiko Madalena ermitan bolatokiak daude. Bolatoki hauetan "hiru txirlo" izeneko jokoa egiten da. Halaber, Iruzubietako "Eskoletxe" Elkartean, joko honen Bizkaiko txapelketa egiten da.

Iruzubietako bolatokiaZeinkako bolatokia 

Probalekua

Bolibarko plazan bi harri-proba daude; izan ere, plaza hau proba-lekua izan da.

Probaharria Probalekua

Harri-jasotzea

Bolumen esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta errektangeluarra jasotzean datza kirol hau. Miren Urkiola ziortza-bolibartar gaztea aintzindaria da emakumeen parte-hartzean kirol honetan, eta 115 kiloko harriagaz ezarri du marka 2006an.

Harri-jasotzea

Atxondo Kiroldegia

Markina-Xemeingo Udal Kiroldegiak hurrengo instalazio eta zerbitzuak ditu:

  • Igerileku klimatizatuak:
    • Helduentzako basoa 25x12,5 m.
    • Haurrentzako basoa 8x4 m.
  • Kirol anitzeko pista (Areto futbola, Eskubaloia, Saskibaloia, Gimnasia erritmikoa etabar...).
  • 150 ikuslerentzako aforo laburreko gradak.
  • 160 m2 ko muskulazio gimnasioa.
  • Frontoi estali 1.
  • Futbito pista 1 harmailakin.
  • Jarduera anitzen gela bat.
  • Spinning gela.
  • Squash gela.
  • Sauna 2 (gizonezkoena eta emakumeena).
  • 4 aldagela eta komunak + 2 aldagela arbitroena.
  • 5000 m2 ko parke eta zelaia eta 500 m2 ko aquaparka.
  • 100tokiko aparkalekua + toki 1 elbarrituentzako.
  • Aldapa 2 mugikortasun gutxiko pertsonentzat.
  • Aldagelak eta dutxak mugikortasun gutxiko pertsonentzat.

Kiroldegira abonatzeko dokumentazioa hau erantsi beharko da:

  • Inskripzio horria behar bezala Beteta eta sinatuta.
  • Alta hartu behar duen kide bakoitzaren NANaren neurriko argazki 1.
  • NANaren fotokopia edo izena emoten duten pertsonek agertzen diran famili liburuaren fotokopia.
  • Abonu familiarraren kasuan norbait ikaslea bada eta 21-25 urte bitartean baditu ikasle txartelaren fotokopia erantsi beharko du.
  • Berriztapena egiteko banku kontu zenbakia.
  • Lehen ordainketa kreditu txartelagaz edo diruagaz egin beharko da.

Kontaktua:
Atxondo Kiroldegia Markina-Xemein
Iderragaa, 39
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
Tfnoa: 946 167 731
E-posta: atxondo-kiroldegia@markina-xemein.com

  • Gazteaukera
  • Euskalmet